XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Beraz Eleiz-gizonak gure gogo-guraso dira, ta gurasoekaz ditugun eginbearrak ditugu Eleiz-gizonetzaz be.
Gurasoai lez
-
- Eleiz-gizonai itzala zor dautsegu, Jaungoikoa'ren eta Andra Maria'en urrengo,
Jauparia Jesukristo'ren ordezkari da.
Jesukristo'ren irudia; beste Kisto bat.
Jauparia Jaungoikoa'ren geznari da: Jesukisto'k bere ordez bialdua: Jaungoikoa'ren eta gizonen bitarrteko; Jaungoikoa'ren gogoa gizonai adirazi, ta gizonaren Jaungoikoa'gazko eginbearrak zuzentzeko.
Ogia Jesukisto'ren Gorrputz ta ardaua Jesukisto'ren Odol biurtzeko almen izugarria emon daroatse Jauna'k.
Jaungoiko-Semea'ren gizakundea ta eriotza barriztau oi dabe yaupaldian.
Jaupari-bidez azkesten (parrkatzen) dauskuz Jaungoikoa'k gure oben eta gaizkeri oro.
Itz bi,
¿Almen arrigarriagorik asmau ete-lei?.
Jauna'ren itza iragarri ta Jesukisto'ren erakutsiak atzaldu ta zabaltzeko eskubide ta bearrkuna, yaupariena da.
Jaupariak itzez diarrduanean, bere ostean Jesukisto dakust esan oi eban Donoso'k.